HARTZA ZU

 

Isuo Sasia, Kezman eta Leire Amenabarren laguntzarekin Bertsomovieda!-rako egindako lana. Hala nola, helduen mailan lehen saria eskuratu zuen"Hartza zu" ikus entzunezkoak.

 

 Ikusi

 

HARTZA ZU

 

Kardiograma baten lerroa,

gelditu ezin duzun noria

zimeldu mozorroa inertziz eroria (bis)

gaur zure lozorroa

da minen hilobia.

 

Agian hautespen naturalak

kondenatu zituen fuerteak

joan dira itzalak

gordeitzazu erpeak (bis)

orain bi betazalak

dira zure aterpeak.

 

Larrua denboraren garraio

hasperenaren tik-tak ozena

udaberrian jaio

aldatu da eszena (bis)

nori kontatzen zaio

zure ametsik luzeena?

 

Ziklo zaharren erretenean

azal berri hauskor bat daukazu

indartzen zarenean

zuretzako hartzazu (bis)

sentituz azkenean

zure baitan hartza zu.

Sormena asmo