Zein da itzulketen politika?
Egindako erosketarekin erabat ados ez bazaude, dagozkion produktuak itzul ditzakezu, eta egiaz burututako erosketaren zenbatekoa itzuliko dizugu.
Aurrez adierazitakoaz gain, kontratuari uko egiteko eta/edo hura deuseztatzeko eskubidea duzu, erositako ondasunen izaerarengatik kontratua gauzatzea ezinezkoa bada. Halaber, jasandako kalteak erreklamatzeko aukera ere baduzu.
Bezeroak osorik edo partzialki uko egin diezaieke EROSKI online gunean egindako erosketei, justifikatu beharrik gabe, eta gehienez ere 14 egun naturaleko epea dauka horretarako.
Uko egiteko eskubidea gauzatzeko, kontratuari uko egiteko erabakia jakinarazi beharko duzu adierazpen argi baten bitartez (adibidez, ohiko posta edo helbide elektroniko bidez bidalitako gutuna), helbide honetara:
EROSKI, S. COOP. kooperatiba
(Izen komertziala: EROSKI)
EROSKI ONLINESan Agustin auzoa z/g
48230 Elorrio, Bizkaia
Telefonoa: 944 050 514
Posta elektronikoa: compraonline@eroski.esEuskadiko Kooperatiben Erregistroko Kooperatiba Sozietateen eta beste enpresa-taldeen inskripzio-liburuan erregistratuta, 1.812 orrian, 1. idazpenean, 2003.0.088 inskripzio-zenbakiarekin.