(H)artzetik, poesia musuzapietan

IKUSKIZUNA

Joxe Anton Artzeren ibilbide poetikoaren irakurketa eta berrinterpretazio bat egiten duen emanaldia da. Sorkuntza prozesu kolektibo baten bidez poeta eta bere obra ezagutu eta gaur egungo gure galbahetik igaro ondoren egindako kontaketa bat da. “Loraldia”-tik jasotako proposamen batekin ekin genion proiektuari.

Diziplina ezberdinak elkartzen dituen ordubete inguruko emanaldia da; Artzeren poemen eta gureen errezitaldia, zuzeneko musika, arte plastikoak, ikus-entzunezko proiekzioa… barnebiltzen ditu.

Informazio gehiagorako idatzi txakurgorria@txakurgorria.eus-era.