Dastatu

BIDEOGINTZA

Txakur Gorria sormen taldeak, Amaia Cabero Saizar eta Peru Galbete Labianorekin elkarlanean egindako proiektua.

DASTATU

Tatuatuko nizuke
sua ilean
izotzezko izeberg handi bat
orkatilean.

Gereziak klitorian
mihian taupadak
bizkarreko orno bakoitzean
hotzikara bat.

Zure azala neurtuko
nuke zimurka
titi burutan tatuatzeko
bi atximurka.

Tximeletak sudur puntan
kilimak saman
masail hezurretan zalantza bat:
nork nor daraman.


Arraintxo bat sabeleko
izerdi tantan
izterrean otso bat uluka
ta lau hankatan.

Azazkaletan marraztu
haur bat jolasten
zeuk hautatzeko noiz moztu eta
noiz utzi hazten.

Bekokian bi dezima
inprobisatu
sukar guztiak ezin baitira
teorizatu.

Zirriborratu
nahi dut zurekin
tatuatuko nizukeena
mihi puntarekin. (bis)